Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria aurki ezagutaraziko du Jaizkibel konpainiak
Aurten desfilerik egon ez arren, "alarde bakar, parekide eta publikoaren alde azken mende laurdenean" egindako lanak ez duela etenik gogorarazi du konpainiak.
2020. urteko Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria zeinek jasoko duen aurki ezagutaraziko duela jakinarazi du gaur Jaizkibel konpainiak sare sozialetan. Taldeak erantsi duenez, “alardea bertan behera utzi dute, ez Jaizkibel konpainiak alarde bakar, parekide eta publikoaren alde azken mende laurdenean egiten duen lana”.
Maiatza bukaeran konpainia parekideak Alarde Fundazioaren “erabakia autonomoa” izatea deitoratu zuen. Ildo horretan, “lehen herritar guztiona zen alardea, aspaldi honetan elkarte pribatu baten esku dago eta esku pribatu horiek hartu zuten erabakia”, gaineratu du.