Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJk eskuratu ditu boto gehien Irunen

7.915 boto jaso dituzte jeltzaleek. Haren atzetik, PSE-EE (4.792), EH Bildu (3.764), Elkarrekin Podemos (2.265), PP+ Ciudadanos (1.709) eta Vox (721).

irun.ontzia Hautetsontzi bat, bozkaz beteta.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/07/12

Iñigo Urkulluren (EAJ) hautagaitza izan da bozkatuena gaur Irunen. Guztira, 7.915 boto eskuratu ditu alderdi jeltzaleak. Bigarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, 4.792 botorekin. Haren atzetik, EH Bildu (3.764 boto), Elkarrekin Podemos (2.265 boto), PP+ Ciudadanos (1.709 boto) eta Vox (721 boto).

Lurralde guztietan bezalaxe, Irunen ere EAJ eta EH Bildu izan dira gaurko protagonistak. 2016ko hauteskundeetan lortutako emaitza eustea lortu dute jeltzaleek (27 boto gehiago); koalizio subiranistak ordea, 384 boto gehiago eskuratu ditu.

PSE-EEk galera nabarmena jasan du 2016ko emaitzekin alderatuta (ia 500 boto galdu dituzte), baina ez Elkarrekin Podemosek bezain beste. Zalantzarik gabe, gaurko kaltetuena izan da formazio morea. 2.000 boto baino gehiago galdu dituzte.

Parte hartzea %52,71ekoa izan da, ia lau puntu jaitsi da (%56,19koa izan zen 2016an).

Ondorengoak dira, gaurko hauteskundeetan Irunen izan diren emaitzak (parentesi artean 2016ko emaitzak):

  • EAJ: 7.915 (7.888 boto).
  • PSE-EE: 4.792 (5.240 boto).
  • EH Bildu: 3.764 (3.380 boto).
  • Elkarrekin Podemos: 2.265 (4.762 boto).
  • PP + Ciudadanos: 1.709 (PPk 3.040 boto; Ciudadanosek 792 boto).
  • Vox: 721 (-).

Gaurko emaitza guztiak, hemen kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.