Arraunzaleek hitzordu bikoitza dute asteburu honetan
Larunbateko estropada Donostian izango da; igandekoa, berriz, Zierbenan.
COVID-19ak egunerokotasunean aldaketa nabarmenak ekarri dituen arren, horrek ez du arraunaren egutegian eraginik izan. Asteburu honetan bi hitzordu izango dituzte arraunzaleek.
Lehenengoan, larunbatean, Caixabank bandera egongo da jokoan. 17:40tan hasiko da emakumezkoen estropada. Ginezkoena, berriz, 40 minutu beranduago izango da, 18:00ak aldera.
Ostiraleko hitzordua Zierbenan izango da, goizean. Emakumezkoen estropada 11:40tan izango da, gizonezkoena, aldiz, 12:00tan. Petronor bandera egongo da jokoan egun horretan.