EH Bilduko ahaldunik ez Hondarribian igandeko mahaietan
Koalizio abertzaleak arduradun bana jarriko du hauteslekuetan
COVID-19ak eragina izango du igandeko EAEko legebiltzarra aukeratzeko hauteskundeetan. Alderdiek ere aldaketak iragarri dituzte azken orduetan. Horietako bat EH Bildu izan da. Prentsa ohar baten bitartez jakinarazi dute lehen herritarrei laguntza emateko egoten ziren ahaldunak ez dituztela mahaietan aurkituko hondarribiarrek igandean. Horren ordez, arduradun bakarra egongo da hautesleku bakoitzean, bertatik bozka ematera pasatzen direnei laguntza emateko behar izanez gero.
Hortaz aparte, laguntza behar duten hondarribiarrek bide gehiago izango dituzte EH Bildurekin harremanetan jartzeko. Batetik, 688 80 99 61 telefonoan artatuak izango dira. Bestetik, Muara Elkartea zabalik egongo da goizeko 09:30etik, 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bertan bozkak eta gutun-azalak izango dituzte ere.