[Galeria] BATen atletismo udalekuak, arrakastatsuak
Arrakastaz hasi dituzte egungo egoerari egokitutako udalekuak. 460 haur inguruk eman dute izena.
Bidasoa Atletiko Taldeari (BAT) esker, 2015etik aurrera jaiotako irundarrek atletismoaren munduan lehen pausoak emateko aukera izan dute azken egunotan. Izan ere, astelehenean (hilak 6) eman zieten hasiera 2020ko atletismo udalekuei, arrakastaz gainera. Dagoeneko 460 haur inguruk eman dute izena.
Jarduera guztiak moldatu behar izan dituzte aurten, COVID 19ak eragindako egoerari egokitzeko. «Lehen aste hau oso ongi aritu gara, eta haurrak ere jarduerez gozatzen ari dira», diote BATeko iturriek.
Abuzturako zein iraileko lehen asterako oraindik zenbait plaza betetzeke daudela jakinarazi du klubak. Haiekin harremanetan jartzeko, helbide honetara idatzi edo 625 261 351 telefono zenbakira hots egin beharko dute interesdunek.
Hona BATek azken egun hauetan ateratako zenbait argazki: