Gain Gaineako txakurrentzako parkea berritu du udalak
Lurraren desnibela murriztu eta sarbideak hobetu dituzte. 'Agility' motako eleemntuekin osatutako hiru jolas gune daude erabilgarri orain.
Irungo Udaleko Bide Publiko saileko ordezkari Jon Ugartek Gain Gaineko txakurrentzako parkeak jasandako aldaketak aurkeztu ditu gaur. Joan den azaroan hasi zituzten lanak, eta ordutik itxita egon da. Larrialdi egoera dela eta, proiektua atzeratu behar izan dutela azaldu du ordezkariak. «Proiektu hau aurrekontu partehartzaileetatik sortu da, eta inbertsio horri esker, hiriak eta batez ere txakurrekin parke honetara aldizka joaten diren erabiltzaileek instalazio hobeak dituzte».
Lanei erreparatuta, lurraren desnibela murriztu dute. Parkerako sarbideak ere hobetu dituzte, eta txakurrentzako jolas elementu ugari jarri dituzte; zehazki, Agility motako elementuekin hiru gune osatu dituzte. 250 metro koadrotik gorako azalera du berritutako parkeak.
Lanetarako, 43.849,94 euroko inbertsioa egin du udalak.