Erromatarren eragina euskal sukaldaritzan, hiru adituren eskutik
Oiasso museoak mahai inguru bat antolatu du ostiralerako, 'Kostaldeko euskal sukaldaritza' erakusketaren barruan. Basque Culinary Center-reko irakasle Luisa Lopez Telleria, Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi eta Mertxe Urtega arkeologian doktorea ariko dira.
Oiasso Erromatar Museoak arratsalde interesgarri eta hezigarri bat pasatzeko aukera eskainiko du ostiral honetan (hilak 1o). Izan ere, Basque Culinary Center-eko irakasle Luisa Lopez Telleriak gidatuta, mahai inguru berezia egingo dute, Kostaldeko euskal sukaldaritza erakusketari lotuta. Irakaslearekin batera Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldaria eta Mertxe Urteaga arkeologian doktorea ariko dira. Hiruek, erromatarren gastronomia nolakoa zen kontatuko dute, eta zer nolako eragina izan zuen euskal sukaldaritzan.
19:00etan hasiko dute mahai ingurua. Sarrera doakoa izango da, eta guztira 30 eserleku izango dira. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogoratu dute museotik.