Langabezia jaitsi egin da ekainean Oarsoaldean eta Bidasoan
Langabezia jaitsi egin da ekainean Oarsoaldean eta Bidasoan. Iazko ekainarekin alderatuz, ordea, datua txarra da bi eskualdeetan.
Euskal Herriko joera ez da izan Oarsoaldean eta Bidasoan. Ekainean langabeziak behera egin du ekainean, gutxi, baina jaitsi egin da. Maiatzeko azken egunarekin alderatuta, ekainaren 30ean 22 langabe gutxiago zeuden Oarsoaldean (%10,31ko tasa) eta 19 gutxiago Bidasoan (%13,47ko tasa). Oarsoaldean 3.756 pertsona daude izena emanda Lanbiden, eta 5.004 Bidasoan.
Alderaketa iazko ekainarekin egiten bada, datua eskasa da. 2019ko ekainaren 30ean 2.954 ziren lanik gabe zeuden pertsonak Oarsoaldean (%8,23ko tasa), eta 3.755 Bidasoan (%10,14). Hau da, azken urtebeteko datua da 802 langabe gehiago daudela Oarsoaldean, eta 1.249 Bidasoan.
Koronabirusaren krisia hasi aurretik honakoak ziren datuak, otsailaren azken egunean zehazki: Bidasoko langabeak 4.033 ziren (%11,13ko tasa), eta Oarsoaldekoak 3.033 (%8,33ko tasa). Hau da, nabarmen hazi egin da langabezia bi eskualdeetan, batez ere COVID-19aren eraginagatik.
Gipuzkoan 39.138 pertsona daude lanik gabe egin, %11,17ko tasarekin.