Anfibio eta narrasti behaketa txangoa eskainiko du Lapurriturrik
Datorren hilaren 11ean (larunbata da), sugandila, musker, igel eta uhandre bila ariko dira herritarrak. Guztira, 20 plaza izango dira.
Denboraldiko bigarren irteera antolatu du Lapurriturri Informazio puntuak datorren hilaren 11erako (larunbata da). Anfibio eta narrasti behaketa eta identifikazio saioa eskainiko diete irundarrei. Horretarako, Aranzadi zientzian elkarteko kide bat izango dute alboan partaideek. Bidean, sugandilak, muskerrak, igelak eta uhandre bila ariko dira.
Egungo egoerak hala behartuta, neurri bereziekin egingo dute ibilaldia. Distantziak mantendu beharko dira, eta maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Orotara, 20 plaza izango dira. Izen emateak, esteka honetan egin daitezke, hilaren 8ra bitarte. Hitzordua 10:00etan jarri dute, Lapurriturrin bertan.