[Eguneratua] Pertsona bat hil da auto istripu batean, GI-636 errepidean
GI-636 errepideko 14. kilometroan izan da istripua, Hendaiarako noranzkoan. Hildakoaz gain, hiru bidaiari zauritu dira.
Segurtasun sailak gaur goizean Irunen auto istripu batean pertsona bat hil dela konfirmatu berri du. Eguerdian hedabideei bidalitako oharrean azaldu dutenez, hildakoaz gain hiru zauritu izan dira. Istripua, Hendaiarako noranzkoan izan da.
Lau ibilgailuren artean gertatu da istripua, 9:40ak inguruan, «oraindik argitu ez diren arrazoiengatik». Segurtasun sailaren arabera, Herbehereak herialdeko trailer batek kamioi batekin elkar jo du. Ondoren, bi autok talka egin dute haiekin. Hildakoa kamioko gidaria izan da, eta bi autoetako hiru bidaiariak zauritu dira.
GI-636 errepideko 14. kilometroan izan da istripua, Irungo sahiesbidean. Istripuaren eraginez errepidea moztu behar izan dute, eta auto pilaketak sortu dira. Dagoeneko errepidea ireki dute.