Koronabirus fokua izan daitekeena ikertzen ari da Osasun Saila Irunen eta Errenteria-Oreretan
Irun eta Errenterian koronabirus fokua izan daitekeena ikertzen ari da Osasun Saila. Hiru kasu berri jaso dituzte Irunen, eta beste bat Errenteria-Oreretan.
Azken orduetan COVID-19agatik hiru kutsatu berri atzeman ditu Osasun Sailak Irunen, eta beste bat Errenteria-Oreretan. Horrekin batera, Arrasaten beste bi kutsatze berri izan dira. Hala, Osasun Saila sei kasuak ikertzen ari dela jakinarazi du, harremana izan dezaketelakoan.
Gaixorik dauden pertsona horien azken egunetako joan-etorriak eta izan dituzten harremana ikertzen ari dira, batetik infekzioak zabal ez daitezen, eta bestetik kutsadura foku izan daitekeenaren oinarrira joateko.