Jaizkibelgo pistetara sarbidea mugatu du Ingurumen departamentuak
Motordun ibilgaluei sarrera debekatzeko "beharra" nabarmendu du Silanes zinegotziak, zenbaitzuk autoarekin "edozein eremura sar daitezkeela" uste baitute.
Jaizkibelgo pistetarako sarbidea autoei ixtea erabaki du Hondarribiko Udaleko Ingurumen departamentuak. Hala jakinarazi du Juan Luis Silanes zinegotziak, eta erabiltzaileen jarrera dela-eta hartu dutela erabakia ohartarazi du: “Batzuek uste dute ibilgaluarekin edozein eremura sar daitezkeela. Ingurumena errespetatu behar da, eta hori guztion artean egin beharreko lana da”.
Hori dela eta, motordun ibilgailuak pistetan eta kaletan sartzea debekatu du udalak, larrialdi kasutan izan ezik. Era berean, bidea ixten duen kablearen aurrean ez aparkatzeko ere eskatu du arduradunak, larrialdietarako sarrera blokea ez dezaten.