Soroetako pilotalekura lekualdatu du EH Bilduk gaurko ekitaldi politikoa
Hondarribiko hauteskunde ekitaldi nagusia egitekoa da gaur koalizio abertzalea, baina iragarpen metereologikoa dela-eta pilotalekura lekualdatzea erabaki dute.
Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira antolatutako ekitaldi politikoa Soroetako pilotalekura (19:00) lekualdatu duela jakinarazi du Hondarribiko EH Bilduk. Iragarpen meterologikoa medio hartu du azken orduko erabakia koalizio abertzaleak. Oihana Etxebarrieta eta Juan Karlos Izagirre izango ditu hizlari saioak.