Desinfekzio antifaxista egin dute Irunen hainbat herritarrek

Vox Espainiako eskuin muturreko alderdiak hauteskundeetako mitina egin zuen larunbatean Irungo Pio XII plazan. Edozein arrasto faxista garbitu dute hainbat herritarrek, desinfekzio antifaxista eginda.

Desinfekzio antifaxista. Argazkia: Sare Antifaxista

Vox Espainiako eskuin muturreko alderdiak hauteskundeetako mitina egin zuen larunbatean Irungo Pio XII plazan. Alderdiaren presidentea Santiago Abascal izan zen bertan besteak beste, eta jende ugari bildu zen mitinaren ingurura faxismoaren kontra. Igandean berriz, Voxen mitinaren hurrengo egunean gogoz egin zuten desinfekzio lana hainbat herritarrek Pio XII plazan, faxismo arrasto guztiak urratu arte. Buzo zuriak soinean, xaboia eta urarekin marruskatu zituzten zoru eta barandak eta mezu ozena zabaldu, Irun antifaxista dela, kolore guztiek dutela lekua bertan.

Bidasoko karta sozialak desinfekzio antifaxistaren bideoa zabaldu du bere sare sozialetan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.