Auto karabana aldarrikatzaileak Hondarribia zeharkatu zuen atzo
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak luzatutako deialdiaren barruan, auto karabana egin zuten Hondarribian biharko mobilizazioen aurrekari gisa.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak zabaldutako mobilizazioen harira, auto karabana aldarrikatzailea egin zuten atzo Hondarribian Behe Bidasoko Karta Sozialaren Topagunearen eskutik. 2008. urtean gertatutakoa errepika ez dadin, herritarren eskubideen alde, eta aurreikusitako krisi ekonomikoaren atarian, “bestelako eredu sozioekonomiko” baten alde protesta egingo du mugimenduak. Bihar San Juan plazan finkatu dute hitzordua, Irunen, 19:30ean. HITZA-k mugimenduaren azken dinamikaren inguruko erreportajea argitaratuko du bihar.
Ondokoa da atzo arratsaldeko protestaren une bateko bideoa.