Zaurgarrienek maskarak erosteko laguntza jasoko dute
Sei urtetik gorako herritar bakoitzak 25 euro jasoko ditu hilebetero eta 65 urtetik gorakoei 28.000 maskara banatuko dizkiete.
Hiriko zaurgarrienei maskarak erosten laguntzeko diru laguntza partida bat abiatu berri du Irungo Udalak. Maiatzeko plenoan hartutako erabakia da, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak aurkeztutako emendakinari esker. «Kontuan hartu behar dugu arazoak dituzten familiek maskarak eskuratzeko arazo gehiago izango dituztela hemendik aurrera. Beharrezkoa da udaletik arazo horri aurre egitea», adierazi du formazio moreko bozeramaile David Sotok.
Laguntza jaso ahal izateko, gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko baldintzak bete beharko dituzte irundarrek. Hala, sei urtetik gorako lagun bakoitzak 25 euroko laguntza jasoko du hilero. Era berean, adinekoei maskarak errazteko asmoz, 65 urtetik gorako herritarrek bi maskara jasoko dituzte etxean; orotara, 28.000 banatuko dituzte.