Ezohiko sanmartzialen egitaraua, kalean
Jaietarako astebeteren faltan, udalak aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua aurkeztu du. Ekitaldi gehienak bertan behera geratu dira, eta bereziki etxetik (modu telematikoan) jarraitzeko ekintzak antolatu dituzte.
Jaietarako astebeteren faltan, udalak aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua aurkeztu du. Orain arteko jaiekin alderatuta, aldaketa handia jasan du egitarauak. Ekitaldi gehienak bertan behera geratu dira, eta bereziki etxetik (modu telematikoan) jarraitzeko ekintzak antolatu dituzte. Honakoa da, aurtengo san martzial berezietarako antolatu duten egitarau murriztua:
Ekainak 23 (asteartea): Goizean zehar ohiko San Juan arbola jarriko dute San Juan plazan, Irungo Txistulari Taldearen parte hartzearekin.
- Egun osoz: Hilaren 23tik uztailaren 1era, Argazki Totemak, San Pedro eta San Martzial jaietako azken urteetako hainbat argazkiren bilduma eta erakusketa ikusgai egongo da, Urdanibia plazan, Pio XII. plazan, Nagore Laffage plazan, Plaza San Migel plazan, Zabaltza plazan eta San Juan plazan.
- 16:00: Ekainaren 23tik 28ra, egun osoz, Ficoba kristalezko galerian, hiriko hiru konpartsen (Irungo Atsegiña, Bidasoako Erraldoiak eta Ondare Kultur Elkarteko konpartsak) erraldoiak ikusgai izango dira.
- 18:00: Ekainaren 23tik uztailaren 19ra, Amaia KZn, Emozioak paperetan erakusketa ikusgai izango da. San Pedro eta San Martzial jaietako kartelen eta egitarauen bilduma jasoko du erakusketa, 1906tik 2020ra. Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan, hilaren 30ean eta uztailaren 1ean itxita.
- 19:30: Gomazko erraldoien topaketaren lehen emanaldia. Ondare Kultur Elkarteak antolatutako ekimen honetan parte hartu duten bideoak online proiektatuko dituzte.
- 20:45: Soka dantza, Kemen Dantza Taldearen eskutik, online bidez.
Ekainak 24 (asteazkena):
- 20:00: Irungo Argazkigintza Elkartearen lokalean (Izaga kalea, 7-behea) San Martzialeko XXXIV. Argazki Txpelketa Herrikoiaren sariak banatuko dituzte.
- 21:00h: Irungo Kemen Dantza taldearen saioa, online bidez,
Ekainak 25 (osteguna):
- 19:00: Festa baten oroitzapena dokumentalaren emanaldia.
- 20:00h Kontzertu korala online bidez, Nayade Abesbatazk eta Itsso Aristizabal pianistak lagunduta.
Ekainak 26 (ostirala):
- 13:00: 2020ko San Martzialetako Irun Hiria XXVIII. Erakusleiho Txapelketaren sarien banaketa, Mugan Irungo Merkatarien Elkartearen eskutik.
- 18:00: San Martzial Gune Etxean 2020, talentu irundarra agertoki gainean ekitaldia, Mateo Vergarak aurkeztuta.
Ekainak 27 (larunbata):
- 08:00: Betti Gottiren Kuadrillen Eguna. 08:0etan diana hiriko hainbat kaletan ibiliko da; 10:00etan olinpiadak; 14:00etan globotxupinazoa balkoietatik eta herri bazkaria etxean. Ondoren, kontzertuak online bidez.
- 19:00: Bidasoako erraldoien bideo emanaldia.
- 20:00: Lastargidunen ekintzaren oroitzapenaren gaineko bideoa, online bidez. Pagoki Emakume Elkarteak antolatu du.
- 22:00: Irungo Lanbroa taldeak Amaia KZn egindako emanaldiaren grabaketaren emanaldia, online bidez.
Ekainak 28 (igandea):
- 08:00: Diana Irungo Txistulari taldearen eskutik hiriko auzotan barrena.
- 12:00: Erromeria, muxikoak eta euskal dantzan, online bidez. Meakako Adixkideek antolatu dute.
- 12:30: Online marrazkien mosaikoa, 4-14 urte bitarteko haurrei begirakoa. Marrazkiak hilaren 23ra bitarte bidali daitezke.
- 19:00: Gomazko erraldoien topaketaren bigarren emanaldia, Ondare Kultur Elkartearen eskutik.
Ekainak 29 (astelehena):
- 08:00: San Pedro diana Irun Hiria Bandaren eskutik, hiriko auzotan barrena.
- 08:00: Diana Txingudiko Dultzaineroen eskutik, hiriko auzotan barrena.
- 10:00: Irundar Erraldoiak topaketa. Bidasoako Erraldoiak konpartsaren aurkezpena Zabaltza plazan izango da; Ondare Kultur Elkartekoena Fermin Calbetonen eta Irungo Atsegiñakoena San Juan plazan.
- 12:30: San Pedroko ohiko kontzertua, online bidez, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 22:00: Lastargidunen ekintzaren oroitzapena, Pagoki Emakume Elkarteak antolatuta.
Ekainak 30 (asteartea):
- 12:00: San Martzial mendian 1522ko boto sekularra beteko du udalbatzak.
Uztailak 1 (asteazkena):
- 08:00:Diana Irungo Txistulari Taldearen eskutik, hiriko auzotan barrena.
- 20:00: Bakarrizketen Jaialdiaren emanaldia, Alazne Etxeberria, Sergio Encinas eta Agustin Jimenezen eskutik. Emanaldia Miren Gaztañagak aurkeztuko du.
- 22:00: Urantzu pilotalekuan, Eskuzko Pilota Profesionalaren Jaialdia.