Egungo egoerari egokitutako 80 ikastaro eskainiko dituzte hiriko kiroldegietan
Datorren uztailean igeriketako 42 eta aretoko 38 ikastaro eskainiko dituzte Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan, ordutegi murriztuarekin.
Egungo egoerari egokitutako ikastaroak eskainiko dituzte uztailean Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan. Egoerak baimentzen badu, abuztuan eta irailean ere ikastaro gehiago eskaintzeko asmoa du udalak.
Edukiera berriak eta garbiketa lanek ikastaroen ordutegia murriztea eragin dutela azaldu du udalak. Hala, klase bakoitzak 15 minutu murrizketa jasango du. Orotara, 80 ikastaro (igeriketako 42 eta aretoko 38) eskainiko dituzte uztailean, 989 plazekin (igeriketako 294 eta aretoko 695). Instalakuntzei erreparatuta, Artalekuk 41 ikastaro jasoko ditu, eta Azken Portuk aldiz, 39. Zunba, aerobik, cycling… Askotariko modalitate eskainiko dituzte. Programazioaren gaineko informazio eta xehetasun gehiago, hemen eskuragarri.
Etzi (hilak 18) zabalduko dute izena emateko epea, hilaren 22ra bitartea, esteka honetan.