Higer bidearen goranzko norabidea moztuko dute bihar gauean
Uholdeak prebenitzeko lanen barruan, hodi batzuk jarriko dituzte lur azpian biharko 22:00ak eta etziko 08:00ak artean. Asfaltatze lanak egiteko asmoz, hilaren 8tik 10era errepidea guztiz itxiko dute.
Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer) eta Uraren Euskal Agentziak (URA) elkarlanean garatutako uholdeak prebenitzeko lanak direla eta, Higer bidearen goranzko norabidea moztutko dute bihar gaueko 22:00ak eta etzi goizeko 08:00ak bitartean. Lurpean hodi “handi” batzuk kokatzea “ezinbestekoa” dutela aditzera eman du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Hortaz, oztopo gutxien sortze aldera lanak gauez burutzea erabaki dute.
Datorren astean, bestalde, hilaren 8tik 10era bitartean, Higer bidea guztiz itxita egongo da bi norabideetan asfaltatze lanak egin ahal izateko. Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik alegia, eta trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko dutela bertan aurreratu du Carrionek.