Berri onak gaurkoan ere: positiborik ez azken orduetan Bidasoan
Osasun Sailak zabaldutako datu ofizialek diotenez, beste egun batez, ez da kutsatu berririk izan Bidasoan. Hamazazpi egun bete dira infektatu berririk gabe.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 30) koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur, 00:00etan. Berriz ere ez da positiborik izan Bidasoko herrietan PCR testen arabera, eta dagoeneko, hamazazpi egun bete dira infektatu berririk gabe.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua. Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrenak (test horietan, gaixotasuna izan gabe, horren antigorputzak antzematen dira). Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana. Orain arte, sei lagun hil ditu COVID-19 gaitzak Bidasoan, BERRIA-k plazaratu duenez.
- Irun: 231
- Hondarribia: 41
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.