Tabernen terrazek ordutegi berria dute gaurtik
Larrialdi egoera aurreko ohiko ordutegia berreskuratu dute, 9:00etan zabaltzeko aukera izango da. Ekainaren 15etik aurrera aldiz, ordutegia luzatuko dute.
Irungo Udaleko Bide Publiko sailak jakinarazi berri duenez, gaurtik aurrera hiriko tabernen terrazek ordutegi aldaketa jasango dute. Dagoeneko larrialdi egoera aurreko ohiko ordutegia berreskuratuko dute tabernariek. Hala, 09:00etan irekitzeko baimena izango dute, eta ekainaren 15etik aurrera, ordutegia luzatuko dute.
Ekainaren 15etik irailaren 15era ordutegi bat zehaztu du udalak: igandetik ostegunera 00:00etan itxi ahal izango dute terraza tabernek, eta ostiral, larunbat eta jai egunen bezperetan 01:00ak arte terrazako zerbitzua eskaintzeko aukera izango dute. Epetik kanpo geratzen diren aste eta hilabeteetan aldiz, ondorengo ordutegia zehaztu dute: igandetik ostegunera 23:00etan eta ostiral, larunbat eta jai egunen bezperetan 00:30ean.
2. faseak iraun bitartean terrazen %50a erabili ahalko den arren, udalak gogoratu du %75a jartzeko baimena eman dietela aurretik eskaera egin duten ehun bat tabernariri.