Komun publikoak, erabilgarri berriro
Hiriko hamabi komun publikoek ohiko funtzionamendua berreskuratu dute, bi hilabete luzez geldirik egon ostean.
Udaleko bestelako zerbitzuek pixkanaka normaltasunerako bidea hartu duten bezalaxe, udal komun publikoak ere ohiko itxura hartuko dute gaurtik aurrera. Izan ere, udalak erabaki du berriz ere erabilgarri jartzea zerbitzua, bi hilabete luzez geldirik egon ostean. Ondorengo hamabi komunak erabilgarri daude jada: Zabaltza, Urdanibia, Anzaran, Santiago, Jenaro Etxeandia, Soroxarta parkea, Ibarla, Pio XII, Alaia Txoko, Behobia, Katea eta San Miguelekoa.