Hamabost egun koronabirus kasu berrien arrastorik gabe Bidasoan
Hamabost egun koronabirus kasu berrien arrastorik gabe Bidasoan. Gaur zabaldu du azken orduetako datuekin txostena Osasun Sailak.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 28) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Berriz ere ez da positiborik izan Bidasoko herrietan PCR testen arabera.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua. Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrenak (test horietan, gaixotasuna izan gabe, horren antigorputzak antzematen dira). Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Irun: 231
- Hondarribia: 41
Hemen sartuta,Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.