Aurten ere udan euskara ikasteko aukera izango dute irundarrek
Uztaila eta abuztua bitarteko udako euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute jada. Osasun eta segurtasun neurriak bermatzeko prebentziozko neurri guztiak kontuan hartuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren azken aginduari esker, udako euskaltegiek irekitzeko aukera izango dute. Horietako onuradunetako bat izan da Irungoa, beraz, uztaila eta abuztua bitarteko eskolak bueltan dira.
Osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentziozko neurri guztiak kontuan hartuko dituztela zehaztu dute udaleko iturriek, eta matrikulatzen diren ikasleen arabera egokituko dute ikastaroa. Hala, uztaileko ikastaroa 2an hastea aurreikusi dute, eta 30ean amaituko dute. Ikastaro trinkoen prezioa 69,40 eurokoa den arren, asistentzia ona duten eta klaseak ongi probesten dituzten ikasleek gastuaren %100a berreskuratzeko aukera izango dute.
Dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute, helbide honetara idatziz edo telefonoz (943 50 52 73) egin daiteke (10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara).
Lannahi
Langabezian dauden irundarrek ere euskara ikasteko aukera paregabea izango dute aurten ere bai, Lannahi programari esker. Doako ikastaroak eskainiko dituzte udan, eta izen emateak ekainaren 1etik 9era egin beharko dira. 943 59 52 73 telefono zenbakira deituta edota HAZ zerbitzuaren bitartez izena eman daiteke.