San Martzial-Txingudi kirol guneko padel pistak, zabalik
Pista alokatzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da. Banakako zein binakako partidak jokatu ahal izango dira.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera San Martzial-Txingudiko kirol gunea zabalik egongo da. Halere, soilik padel pistak irekiko dituzte, eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute herritarrei. Guztira, kanpoko lau eta barruko hiru pista estali erabilgarri izango dira gaurtik, ondorengo neurriekin:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandean 10:00etatik 14:00etara.
- Hitzordua 943 6 2 72 66 telefono zenbakian hartu beharko da (ordainketa txartela bidez egin beharko da).
- Banakako zein binakako partidak jokatu ahal izango dira.
- Kirolariek etxetik materiala ekarri beharko dute.