Ohiko itxura berreskuratuko du larunbateko azokak
Larrialdi egoera aurreko irudi berbera errepikatuko da datorren larunbatean (hilak 30). 58 salmenta postu izango dira, askotarikoak.
Urdanibia plazako larunbateroko azokak hilak 30) ohiko normaltasuna berreskuratuko du. Izan ere, Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, larrialdi egoera aurreko itxura berbera berreskuratuko du bertako produktuen azokak. Halere, azken asteotako neurriekin jarraituko dutela zehaztu dute udaletik. Beti bezala, 8:30etik 13:30era luzatuko dute.
58 salmenta postu izango dira, askotarikoak. Larunbatekoan gainera, berritasun bezala, ehunezko produktuen postuak izango dira, ohiko barazki, fruta, landare eta oinarrizko elikagaiez gain. Azokan udaltzainak eta Babes Zibileko boluntarioak bertaratuko dira, segurtasun neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.