Zuzeneko hitzaldi birtualak eskainiko ditu berriro KZguneak ekainean
Hil honetan abiatutako dinamikak izandako "harrera ona" dela-eta ekainean zehar ere hainbat hitzaldi birtual ematea erabaki dute.
Hondarribiko KZguneak zuzeneko hitzaldi birtualak eskaintzeari ekin zion hil honen hasieran. Dinamikak izandako “harrera ona” medio ekainerako ere hainbat emanaldi aurreikusi dituztela jakinarazi dute arduradunek KZguneaTIC Youtube kanalaren bidez.
Ondokoa da prestatutako egutegia:
- Ekainak 2, 11:00-12:00. Murgildu errealitate birtual eta areagotuan (euskaraz).
- Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak (gaztelaniaz).
- Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (euskaraz).
- Ekainak 11, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa smartphonean (gaztelaniaz)
- Ekainak 16, 11:00-12:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu (euskaraz).
- Ekainak 18, 18:00-19:00: Streaming plataformak ezagutu (gaztelaniaz).
- Ekainak 23, 18:00-19:00: Android sekreturik gabe (euskaraz)
- Ekainak 25, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (gaztelaniaz).
- Ekainak 30, 11:00-12:00: Zure smartphonea prest izan (euskaraz)