[Galeria] Ez ohiko normaltasunerako bidea hartu dute hondarribiarrek
Ordutegi mugen aldaketa agerian gelditu da gaur goizean Hondarribiko kaleetan; itxialdia arintzeko neurriek isiltasunarekin amaitzea lortu dute.
Bigarren faseak aldaketa garrantzitsuak eragin ditu azken bi hilabete eta erdian bizitako egoeran. Agerikoena horien guztien artean, ordutegi mugen aldaketa izan da: dagoeneko ez dago pilaketarik bidegorrietan eta paseo guneetan, eta arrisku taldeetako kideak izan ezik, edozein ordutan irten daitezke herritarrak kalera. Horrekin batera, establezimendu eta tabernen irekiera ematen ari da pixkanaka, eta eguraldia lagun, kalera ateratzeko nahia agerian gelditzen ari da.
Hondartza eta horren inguruak izan dira gaur goizean gehien baliatutako espazioak adin guztietako herritarrengatik, baita terrazak ere. Hondarribiarren bizitza zeharo aldatu du bigarren faseak.
Ondokoa da gaur goizean HITZA-k osatutako argazki galeria.