[Galeria] Behobian izan ezik, herritarrek kaleak hartu dituzte berriz ere
Bigarren fasean sartu berri da Irun eta kalera irteteko aukera gogoz baliatu du herritarren gehiengoak, Behobian izan ezik, non isiltasuna nagusitzen den oraindik.
Irungo kaleak jendez bete dira berriro. Itzulera hala ere, ez da era uniformean ematen ari, Behobiako kaleek argi utzi dutenez. Bertan, establezimendu eta taberna gehienak itxita jarraitzen dute, eta irekitzeko erabakia hartu dutenen artean ere, isiltasuna izan da nagusi bezerorik gabe. Erabat kontrajarria da Behobiako kaleen irudia erdigunekoekin alderatuta.
Ordutegiekin amaitzeak aldaketak ekarri ditu deseskalatzearen bigarren fasean, eta agerikoa da bidegorrietan, kirol guneetan, eta bereziki, ostalaritza eta komertzio guneetan. Herritarren eta autoen joan-etorria etengabea izan da berriz ere hiriko zenbait lekutan goizean zehar.
Ondokoa da HITZA-k gaur bildutako irudi sorta.