12. eguna PCR positiborik gabe Bidasoan
12. eguna PCR positiborik gabe Bidasoan. Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera ez dago infektatu berririk Irun eta Hondarribian.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 25) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, ez Irunen ez Hondarribian ez dago koronabirusagatik infektatu berririk.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 24ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrenak. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Irun: 232 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.