San Martzialerako 44. Igoera, bertan behera
Ekainaren 27ko lasterketa ez egitea erabaki berri du Bidasoa Atletiko Taldeak, larrialdi egoeragatik.
Aurten ez da San Martzialerako Igoera lasterkarik egongo. Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) ekainaren 27ko (igandea) proba bertan behera uztea erabaki du, beraz, 45. ediziora itxaron beharko dute running-aren zaleek.
COVID 19ak eragindako larrialdi egoera dela eta hartu dute erabakia, segurtasun neurriak betetzeko zailtasunengatik. «Gaur egungo egoera ikusita, eta beti bezala prebentzio eta zuhurtasun ildoetan lan eginez, eta COVID 19 pandemiak ezarritako nahitaezko segurtasun neurriei eusteko ezintasunean, erabaki hau hartu dugu», adierazi dute BATeko kideek.