Posta bidezko botoarekin laguntza emateko zerbitzua abiatu du PSEk
Kale Nagusian kokatutako Herriko Etxeko ateak berriz ere zabaldu ditu talde sozialistak, eta astelehenetik ostegunera emango die laguntza herritarrei.
Hondarribiko PSE-EEren Udal Taldeak posta bidezko botoa kudeatzeko zerbitzua martxan jarriko du gaurtik aurrera eta datorren uztailaren 2ra bitartean. Eusko Legebiltzarrak uztailaren 12ako deitutako bozei begira abiatu du zerbitzua PSE-EEk. Arretarako ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara da, kale Nagusiko Herriko Etxean.
Halaber, mendekotasunen bat duten herritarrei edota gaixo daudenei etxetik bertatik notario aurrean bozkatzeko aukera dutela adierazi dute sozialistek. Zerbitzu hori eskatzeko ere Herriko Etxera jo beharko dute interesdunek.