'Pirenaika' liburua aurkeztuko du Ander Izagirre kazetariak, online bidez
Kazetari donostiarrak hitzaldi bat eskainiko du datorren ostegunean, Irungo Udalaren Kultura saileko 'Zure abenturaren bila' programaren barrukoa.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/05/00-a-portada.jpg)
Irungo Kultura sailak saio berezia antolatu du datorren ostegunerako (hilak 28). Ander Izagirre kazetari donostiarrak hitzaldi telematikoa eskainiko du, 19:30ean, Zure abenturaren bila programaren barruan. Pirenaika liburua aurkeztuko du online bidez, euskaraz. Zoom aplikazioa eta Youtube sare soziala baliatuko dute horretarako. Hemen, esteka.