PCR bidezko probetan, koronabirus infektaturik ez Bidasoan
PCR bidezko probetan, koronabirus infektaturik ez Bidasoan. Test azkarren azken asteko emaitzak ere eman ditu gaur Osasun sailak, badaude positiboak azken astean.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 24) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Azken egunetan ez bezala, PCR proben eta test azkarren positibo metatuen kopuruak eman dituzte, hau da: azken egunetan PCR bidezko positiboen datuak jakinarazi dituzte soilik herriz herri, eta gaur, horiei azken astean izan diren test azkarren emaitzak erantsi dizkiete. Horren arabera, azken orduetan ez da PCR positiborik izan Bidasoan (11 egun jarraian dira horrelako positiborik gabe), baina azken astean bai izan direla test azkarretatik ateratako infektatuak: bost eta denak Irunen. Jaurlaritza eta Espainiako Osasun Ministerioak PCR datuak ematen dituzte soilik infektatuen berri ematen dutenean, hori da euren erreferentziazko aldagaia.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 18ko datuekiko aldea, test azkarren positiboen zenbatekoa erantsita). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Irun: 232 (+5, denak azken astean egindako test azkarretan atzemandakoak)
- Hondarribia: 41
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.