Zergak ordaintzeko epea luzatu du udalak
«Alarma egoerak herritarrengan eragiten dituen ondorioak arintzeko asmoz aurtengo egutegi fiskala aldatu egin da», diote udaleko iturriek. Ohiko zerga batzuen epeak luzatu egin dituzte.
Irungo Udaleko Ogasun Sailak COVID 19aren pandemiaren ondorioz sortutako zerga neurrien berri eman du gaur. «Alarma Estatuak herritarrengan eragiten dituen ondorioak arintzea helburu duten beste erabaki batzuekin egin den bezala, aurtengo egutegi fiskala aldatu egin da», diote udaleko iturriek. Hala, ohiko zerga batzuen epeak luzatu egin dituzte.
Neurri horien arabera, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (bineta), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna abenduaren 31ra arte luzatu dute.
Helbideratu gabeko ordainagirien kasuan, ordainketa bakarra egin beharko da, posta arruntez. Nabarmendu dutenez, urte hasieran herritarrek jasotako gutuna guztiz baliozkoa izango da ordainketa egiteko.
Helbideratutakoen kasuan aldiz, azaldu dute zenbait data ezarri dituztela ordainketa egiteko, baina kargua inolako ondorio ekonomikorik gabe itzuli ahal izango dela. Karguak honako datetan emango lirateke: ekainaren 1ean, uztailaren 10ean, abuztuaren 30an, urriaren 15ean edo abenduaren 10ean; binetaren kasuan, irailaren 15ean, urriaren 15ean eta azaroaren eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kasuan, abenduaren 10ean.
Karguak honako data hauetan emango lirateke: ekainaren 1ean, uztailaren 10ean, abuztuaren 20an, urriaren 15ean edo abenduaren 10ean, binetaren kasuan; irailaren 15ean, urriaren 15ean edo azaroaren 10ean
Informazio eta xehetasun gehiago jaso nahi ezkero, kontsulta egin daiteke 010 telefono zenbakira hots eginez.