Jaitzubiako paduretan ibilbideak segurtasunez egiteko gomendioak plazaratu ditu udalak
Hondarribitik eta Irundik paduretara gerturatzen diren herritarrek distantziak gorde ditzatzen kaleratu ditu gomendioak tokiko gobernuak.
Hondarribiko Udalak Jaitzubiako paduretan ibilbideak segurtasun bermeekin egin ahal izateko zenbait gomendio luzatu dizkie bidasoarrei. Paseoa ematera edo kirola egitera jende andana gerturatzen den gunea dira padurak, eta segurtasun tarteak errespetatzeko helburuarekin ibilbideak eta noranzkoak gomendatzeko kartelak jarriko ditu ibilbidean zehar udalak.
Hortaz, Hondarribia abiapuntu gisa dutenek, Amute, Beko Errota eta Jaitzubia zeharkatuko lituzkete, bidegorri berritik Amutera itzultzeko. Irundik paduretara doazen herritarrei bestalde, kontrako bidea proposatu die udalak, bidegorri berritik Jaitzubiara joan eta Amutetik itzuli.
Juan Luis Silanez Ingurumen zinegotziaren arabera, “gomendioak kontuan hartzen du Bekoerrotatik Jaitzubiarako bideak ez duela bi noranzkoetarako ematen. Ez dugu inor behartzen baina bai gomendatzen, segurtasun distantziak mantentzeko”.