Astelehenetik aurrera hautesleen errolda kontsulta daiteke
Kontsultak, hiru modutara egin daitezke: internet bidez, HAZ bulegoan edo telefonoz.
Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, astelehenetik (hilak 25) aurrera Irungo hautesleen errolda kontsultatzeko aukera izango da (ekainaren 1era bitarte). Kontsultak, hiru modutara egin daitezke: Internet bidez, HAZ bulegoan (egunero 8:00etatik 22:00etara) edo 943 50 51 52 telefono zenbakira deituta.
Era berean, udalak gogoratu du korreo bidez bozkatzeko epea ekainaren 2an amaituko dela.