Arrantzale auzoaren bisita birtuala, Arma Plaza fundazioaren gonbidapen berria
Itxialdia hasi zenetik hartutako dinamikari jarraipena emanez proposamen berria luzatu die Arma Plazak hondarribiarrei: Arrantzale auzoaren bisita birtuala.
Guadalupeko bunkerren, herriko eskulturen eta San Isidro egunaren ondotik, proposamen berria egin du Arma Plaza fundazioak: Arrantzale auzoaren bisita birtuala. Auzoaren eraikuntzaren historia jasotzen du bisitak, Juan Luis Silanes fundazioko patronatoko presidenteordeak azaldu duenez. “XX. mendeko berrogeigarren hamarkadan diseinatutako auzoak hirurogei familia arrantzaleren etxebizitza premiari erantzun zion”, adierazi du.
Plaza eta etxe guztiak deskribatzeaz gain, 1946ko argazki bilduma herritarren eskura jartzen du proposamenak, baita proiektu originalaren irudia ere. “Hori gutxi balitz, 1946ko irailaren 11ko egunkarietan irekiera ekitaldia prentsan nola azaldu zen zehazten da”, gaineratu du Silanesek.
Bertan jo dezakete interesdunek bisitaren estekara.