Ahalegina emaitzak ematen ari da: zortzi egun positiborik gabe Bidasoan
Ahalegina emaitzak ematen ari da: zortzi egun positiborik gabe Bidasoan. Osasun Sailak gaur eman dituen datuetan, itxaropenerako arrazoi gehiago.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko (maiatzak 21) 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Herritarren ahalegina emaitzak ematen ari da, beste behin ez dagoelako azken orduetan positiborik Bidasoan. Zortzigarren egunez jarraian zeroan gelditu da infektatu berrien zerrenda.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 20ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.