Hirugarren elkarretaratze bat egingo dute bihar, Patxi Ruiz euskal presoaren egoera salatzeko
Larunbateko eta atzoko mobilizazioei jarraipena emango die Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Bihar ere San Juan plaza elkarretaratuko dira.
Atzo (hilak 20), eta azken astean bigarrenez, hamarka lagun bildu ziren Irungo San Juan plazan, Patxi Ruiz euskal presoaren egoera salatzeko. Bada, larunbateko eta atzoko mobilizazioei jarraipena emateko asmoz, bihar ere (hilak 22) elkarretaratzera deitu ditu irundarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. 20:30ean elkartuko dira, San Juan plazan.
Gaur hamaikagarren eguna du euskal preso nafarrak egarri eta gose greban, Murtzia II. espetxeko zuzendaritzak egindako mehatxuak salatzeko asmoz.