Hamaika emanaldik osatzen dute kultur agenda birtuala
Dinamika berria martxan jarri zuen Kultur departamentuak hil honen hasieran; aurrera begira datozen emanaldien berri eman du.
Hondarribiko Udaleko Kultur departamentuak dinamika berria abiatu zuen hil honen hasieran. Kultur agenda berreskuratzea da asmoa, eta salbuespenak salbuespen, ostiralero, larunbatero eta igandero saioak online emititzen ditu horretarako. Udalaren webgunean eta sare sozialetan jarrai daitezke kultur ekitaldiak, 18:30ean, baina horrez gain, Kultur departamentuaren Youtube-ko kanalean sei egunez ikusgai ere daude.
Ondokoak dira datozen ekitaldiak:
- Hilaren 18tik 23ra: Hondarribia Dantzan.
- Hilak 21 eta 22: Portura bisita birtuala Arma Plazaren eskutik.
- Hilak 23: Sudur iheslaria Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik.
- Hilak 24: Herri kanta jaialdia 2019.
- Hilak 29: Farrandula antzerki taldearen emanaldia.
- Hilak 30: Lupe Lekuonaren ipuin kontaketa.
- Hilak 31: Ilea apaintzeko alanbre eta azazkal esmaltearekin apaingarriak egiteko tailerra Axalian-en eskutik.