Cliche talde irundarrak zuzeneko kontzertua eskainiko du, online bidez
Ostirala arinduko diete irundarrei, poprock doinuekin. 18:00etan hasiko dute kontzertua, udalaren Instagram kontu ofizialean.
Datorren ostirala (hilak 22) arintzeko proposamen berri batekin heldu da Irungo Udaleko Gazteria saila. Irungo Cliche taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du, modu telematikoan. 18:00etan hasiko dute saioa, udalaren gazteria sailaren Instagram kontuan (@Gazteartean) ikusteko aukera izango da.
2019an sortutako poprock taldea da Cliche, Asier Perra (ahotsa), Ruben de la Iglesia (gitarra) eta Ander Saenz (perkusioa) musikariek osatutakoa.