Astebete infektatu berririk gabe Bidasoan
Astebete infektatu berririk gabe Bidasoan. Osasun Sailaren txostenen arabera, eskualdeko azken COVID-19 positiboa hilaren 13an izan zen.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko (maiatzak 20) 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Berriz ere infektatu berririk ez dago Irunen eta Hondarribian. Jada zazpi egun jarraian dira koronabirus kasu berririk ez dagoela eskualdean.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 19ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.