Seigarren egunez jarraian positiborik ez dago Bidasoan
Seigarren egunez jarraian positiborik ez dago Bidasoan. Osasun Sailaren txostenaren arabera, izurritea desagertzeko bidean da Bidasoan.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko (maiatzak 19) 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Berri ona, beste behin: positibo berririk ez Bidasoan. Jada sei egun jarraian dira koronabirus kasu berririk ez dagoela eskualdean.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 18ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.