Sandra Ramajo irundarrak futbola utzi du
«Ez da erraza agur esatea. Une ahaztezinak bizitzeko aukera izan dut, bidean aurkitu ditudan pertsonak bezain bereziak». Jokalari profesional gisa 360 partida jokatu ditu.
Sare sozialetan jakinarazi duenez, Sandra Ramajo futbolari irundarrak futbola uztea erabaki du. «Ez da erraza agur esatea. Une ahaztezinak bizitzeko aukera izan dut, bidean aurkitu ditudan pertsonak bezain bereziak», esan du Instagram-eko kontuan. Azken denboraldian Albacete taldearekin aritu da Ramajo, Realean hamaika urtez aritu ostean (286 partida jokatu ditu kamiseta txuri urdinarekin). Jokalari profesional gisa, orotara, 360 partida jokatu ditu. Ondorengo mezuarekin esan die agur Albacete eta Realeko zale eta kideei: «Garrantzitsuena ez da irabazi edo galtzea, gozatzea baizik».
Esteka honetan iaz HITZAk Ramajori egindako elkarrizketa.