Ordubetez doan aparkatzeko aukera eskaintzen hasi dira
Hiriko dendetan erosteko pizgarri gisa erabili nahi dute eskaintza. San Juan, Mendibil eta Luis Marianoko parkingetan ahalko da erabili.
San Juan, Mendibil merkatari gunea eta Luis Marianoko lurpeko parkingak kudeatzen dituen Empark enpresak ordubetez doan aparkatzeko aukera eskainiko du, udalak jakinarazi berri duenez. Dagoeneko zerbitzuaz gozatzeko aukera dute irundarrek, eta datozen asteetan luzatzeko asmoa du enpresak. Egun bakoitzeko deskontu bana jasoko dute erabiltzaileek, matrikula bakoitzeko bat. Eskaintza honekin hiriko merkataritzari bultzada eman nahi diote, bertan erosteko pizgarriak emanez.
Era berean, udalak gogoratu du Pio XII plazako parkingean aparkatzeok 500 bonu banatzen ari direla, ordubetez autoa bertan doan uzteko. Erabaki hau aldiz, parkinga kudeatzen duen Eyssa enpresak hartu du, udalarekin batera.