Udan atletismoaz gozatzeko aukera izango dute eskualdeko txikienek
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) jakinarazi berri duenez, uztaila eta abuztuko udalekuak egiteko erabakia hartu dute, «COVID 19aren kontrako segurtasun eta protokoloak beteta».
Datorren udaran atletismoaz gozatzeko aukera izango dute eskualdeko txikienek. Izan ere, Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) jakinarazi berri duenez, uztaila eta abuztuko udalekuak egiteko erabakia hartu dute, «COVID 19aren kontrako segurtasun eta protokoloak beteta». Dagoeneko 150tik gora izen emate jaso dituztela jakinarazi dute (hemen apuntatzeko aukera), eta izen emateak oraindik zabalik daudela.
Egoera berrira egokitzeko, zenbait aldaketa egin behar izan dituzte. Esaterako, orain arte ez bezala, asteroko plaza kopurua 60koa izango dela zehaztu dute. Lotura honetan, protokolo berriaren gaineko xehetasun guztiak kontsulta daitezke. Bestela, helbide honetara idatziz klubeko kideek kezka eta galdera guztiak argituko dituzte.