Hilaren 14tik ez dago koronabirusagatik positibo berririk Bidasoan
Hilaren 14tik ez dago koronabirusagatik positibo berririk Bidasoan. Osasun Sailak gaur zabaldutako txostenaren arabera egoki doa Bidadasoko bilakaera.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Horren arabera, berriz ere ez da infektatu berririk zenbatu ez Irunen ezta Hondarribian ere. Hilaren 14tik ez da izan positibo berririk.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 17ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.