Haurtxokoek beste saio bat eskainiko diete haurrei, etxetik
Familia osoari begirako jarduera izango da. Etxeko eguneroko materialarekin objektu sinple eta politak sortuko dituzte, 11:00etatik 11:30era, Elena Ramajoren gidaritzapean.
Irungo Udaleko Gazteria Sailak, larrialdi egoera dela eta, etxeko txikienei begirako ekintza eta programa ugari moldatu behar izan ditu. Bada, programazio horren barruan, konfinamendu egun luzea arintzeko proposamen berri bat egin du Gazteartean zerbitzuak larunbaterako. Haurtxokoen ‘Familia ta Lagun’ programaren saio bat egingo dute, modu telematikoan.
Familia osoari begirako jarduera izango da. Etxeko eguneroko materialarekin objektu sinple eta politak sortuko dituzte, 11:00etatik 11:30era, Elena Ramajoren gidaritzapean. Izan emateko azken eguna osteguna (hilak 21) izango da (helbide honetara idatziz). Apuntatu ostean, familiekin harremanetan jarriko dira, tailerraren funtzionamendua antolatzeko. Ikastaroa, Zoom aplikazioaren bitartez egingo dute.