Baserriko produktuen azoka Zumardira lekualdatuko dute bihartik aurrera
Larrialdi egoerak iraun bitartean Damarri plazatik mugitzeko erabakia hartu du udalak, inguruko ostatuetako terrazak segurtasun neurriak bermatuz zabal ditzaten.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera eta osasun larrialdi egoera amaitutzat eman arte, asteazkenetako baserriko produktuen azoka Damarri plazatik Zumardira lekualdatuko dute. Juan Luis Silanes Kalixa Ingurumen eta Nekazaritza zinegotziaren arabera, Damarri inguruko tabernek bihartik aurrera zabaldu nahi dituzte terrazak, eta bermatu beharreko segurtasun neurri guztiei heldu ahal izateko azoka lekuz aldatzea hobetsi du udal gobernuak. San Pedro kalekoa, momentuz, bere horretan mantenduko dela gaineratu du hautetsiak.